DSBEa igotzeko eta onuradunak ez kriminalizatzeko mezua Bilboko kaleetan

2017/04/03

Diru-sarrerak bermatzeko errenta eta horren onuradunak ez kriminalizatzeko deia ozen entzun zen apirilaren lehenean Bilbon, Euskal Herriko Eskubideen Gutunaren sinatzaileok deitutako manifestazioan. Manifestazioa deitu genuen eragileok laguntza sozialik ez murrizteko eskatu genion Jaurlaritzari, eta bere politika antisozialak salatu. Jesusen Bihotzetik Arriagaraino joan ginen, "Eskubide Sozialen Defentsan. DSBEaren murrizketen aurka" lelopean. Ehunka eragilek babestu genuen manifestazioa.