Durangoko atentatua gaitzetsi du ELAk

2009/07/10
ELAko komunikazio arduradun Patxi Agirrezabalak irmoki gaitzetsi du bart arratsean Durangoko herrian Alderdi Sozialistak duen egoitzaren aurka eginiko atentatua. Atentatu honek kezka larriak eta haserrea sortzen ditu euskal gizartean. ELAk bere elkartasuna adierazi nahi die atentatuan bere ondasunak kaltetuak izan dituzten herritarrei eta baita Alderdi Sozialistari.

ELAk, beste behin, indarra eta bortxakeriaren bideak baztertzeko exijentzia berresten dio ETAri. Herri honek bizi duen gatazka politikoari irtenbideak aurkitzeko ezinbestekoa da bide zibil eta demokratikoak soilik erabiltzea, Agirrezabalaren aburuz.