EAE eta Nafarroako gobernuek 2012an lapurturiko aparteko ordainsaria apirilean osorik itzuli beharko lukete

2016/04/20
EAE eta Nafarroako gobernuek 2012an lapurturiko aparteko ordainsaria apirilean osorik itzuli beharko lukete
Hemen, aparteko ordainsariaren %25 baino ez zaie itzuli orain arte, EAE ko mahai orokorraren eraginpean dauden langileei, eta % 50 Nafarroako Mahai Orokorraren eraginpeko langileei. ELAk galdatzen die bi gobernuei 2012an lapurturiko aparteko ordainsaritik itzultzeko falta den guztia apirileko nominarekin batera itzultzeko.

Estatuko Administrazioak jakinarazi dio ELAri 2012ko aparteko ordainsaritik itzultzeko falta den erdia egun gutxi barru itzuliko zaiela Estatuko Administrazioko langileei. Hori dela-eta, ELAk galdatu dio Estatuko Gobernuari gainerako murrizketa guztiak ere itzultzeko, eta azken urteotan suntsitu diren lanpostuak lehengoratzeko.

ELAk salatzen du Euskal Autonomi Erkideko eta Nafarroako agintarien apustua defizita betetzearren, zorra ordaintzearren, eta politika bidegabe bat aplikatzearren, honi gehitu behar zaio gainera Eusko jaularitzak aurrekontuetako partidak aurreztea.Estatuak, dagoeneko, bere asmoa adierazia du, 2012an murrizturiko aparteko ordainsaria osorik itzultzeko; eta, gainera, 2016ko aurrekontuetan diru-sail hori bereizita dauka. Hemen, aldiz, aparteko ordainsariaren %25 baino ez zaie itzuli orain arte, EAE ko mahai orokorraren eraginpean dauden langileei, eta % 50 Nafarroako Mahai Orokorraren eraginpeko langileei.

Beste esparru batzuetan, foru- eta toki-administrazioetan, adibide, 2012 ebatsitako aparteko ordainsaria erabat itzuli zaie esparru horietako langileen %95ei. Eta esparru horren barruan sartuta daude Bilboko, Gasteizko eta Donostiako udal-langileak, eta baita EAEko hiru foru-aldundietako langileak ere.

ELAk galdatzen die Urkullu eta Barkosen gobernuei 2012an lapurturiko aparteko ordainsaritik itzultzeko falta den guztia apirileko nominarekin batera itzultzeko, eta bai Gasteizen, bai Iruñan, negoziazio-mahai bat eratzeko, non Mahai Orokorraren eraginpeko langileei negoziazio kolektiborako eskubidea errespetatuko zaien, sinaturiko hitzarmenak eta akordioak osorik betetzeko konpromisoa ere barne, eta kanpotik edo alde bakar batetik letorkigukeen ezarpenik onartu gabe.