EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Gipuzkoako Gurutze Gorriko langileak Esku-hartze Sozialeko hitzarmenaren barruan daudela esan du

2023/01/12
Lan Arloko Salak eman dio arrazoia ELAk aurkeztutako demandari eta astean 35 orduko lanaldia eta sektoreko hitzarmeneko soldata taulak aplikatuko zaizkie enpresako 200 langile baino gehiagori, Gurutze Gorriko hitzarmeneko baldintzen ordez. Epaiak dio ere enpresaren hitzarmenak ezin duela sektorearena okertu.

Lan Arloko Salak eman dio arrazoia ELAk aurkeztutako demandari eta, orain, sindikatuak, errekurtsorik ez jartzea eskatu dio Gurutze Gorriko zuzendaritzari. Enpresak Hitzarmenaren negoziazioa berrezartzea eskatu du, sektoreko hitzarmeneko jardunaldi eta soldatak gutxieneko baldintza bezala hartuta.