GASTEIZKO UDALTZAINGOA
EAEko Auzitegi Gorenak Gasteizko udaltzainburuaren izendapena baliogabea dela esaten zuen sententzia berretsi du

Orain, Auzitegi Gorenak epaia berretsi du, eta, beraz, arrazoia eman die ELAri eta demandatzaileari, eta Udaltzaingoaren egungo buruaren izendapena bertan behera utzi behar duela ebatzi du. Adierazi duenez, lanpostu hori gardentasunez deitu behar da, eta Udalari botere-abusua egotzi dio. Baita ere, ebatzi du, langile horri 2022ko apirilaren 1etik lehiaketa ebatzi arte udaltzainburu gisa dagozkion soldatak eta osagarriak ordaindu behar zaizkiola. Generoagatiko diskriminazioaren kasuan, Epaitegiak ezin izan du egoera hori egiaztatu.
ELAk Gasteizko Udalari eskatzen dio ez dezala gehiago sakondu egoera horretan, eta epaia behingoz bete dezala. Beraz, Gasteizko Udaleko komisarioa izendatu behar du prozesu garden baten bidez eta baldintzak betetzen dituzten langile guztiei parte hartzeko aukera emanez.