EAEko Auzitegi Nagusiak deusez eta legez kontrako deklaratu du soldataren %5 deskontatu izana Eusko Irratian ere bai
Euskal Herriko Auzitegi Nagusiak deusez eta legez kontrako deklaratu du Eusko Irratiko langileei soldatan egindako %5eko murrizketa (Radio Vitoria, Euskadi Irratia eta Radio Euskadi); horrela berretsi du Auzitegi Gorenak apirilean Euskal Telebistako langileekiko ebatzi zuena.
Soldata-murrizketa horren jatorria 2010. urteko EAEko Aurrekontu Orokorren Legean du. Orduan Patxi Lopezen gobernuak neurri hori hartu zuen EAEko sozietate publikoetako langileentzat. Eta murrizketa deusez deklaratu zuen Konstituzio Auzitegiak 2015eko uztailaren 31n.
Hori dela-eta, 6 urteko gatazka izan dugu lantokietan eta epaitegietan, azkena ekainaren 10eko bi orduko lanuztea izan da, oso erantzun zabala lortu duena Eusko Irratian (Radio Euskadi, Euskadi Irratia eta Radio Vitoria) eta EITBn (entean eta NETen). Orain Euskal Herriko Auzitegi Nagusiak berretsi egin du Konstituzio Auzitegiak eta Auzitegi Gorenak ebatzi zutena.
ELAk eskatzen dio Eusko Jaurlaritzari EAEko sozietate publikoetako langileen soldatetan egindako %5eko murrizketa berehala indargabetzeko, eta milaka herri-langileri egindako diru-kaltea konpontzeko.