EAEko eta Nafarroako aurrekontuek etxebizitzaren arazoa konpontzen ez dutela salatu du Etxebizitza Guztiontzat! Plataformak

2006/12/19
Etxebizitza Guztiontzat! Plataformak etxebizitzaren arazoan asmoetatik ekintzetara igarotzeko eskatu dio Administrazioari Bilbon eskaini duen prentsaurrekoan. Plataformako kideek azpimarratu dutenez, etxebizitzarako sarbidea gizartearen arazo larrienetakoa izan arren, eskubide horrek urratuta jarraitzen du egun Euskal Herrian.

Hori guztia salatzeko, plataformak kontzentrazioa deitu du, abenduaren 22rako, ostirala. Protesta ekintza Gasteizen izango da, Legebiltzarren aurrean, goizeko 11:00tan. "Aurrekontuak eztabaidatzen ari diren honetan, beste behin argi gelditu da etxebitza ez dela lehentasuna aurrekontuetan. Gainera, kontutan izan behar dugu arazoa bereziki emakumeek, etorkinek eta gazteek jasaten dugula" salatu dute plataformako kidek prentsaurrekoan.


Hona hemen aurkeztutako testua