EAEko Gizarte Ekimeneko ikastetxeen hitzarmenerako akordioa

2009/05/26
ELA eta Kristau Eskola eta AICE patronalek dira aurrera jo dutenak akordioarekin.

ELA, % 61’14ko errepresentibitatearekin hitzarmeneko mahai negoziatzailean, E.A.E.ko gizarte ekimeneko ikastetxeen hitzarmeneko akordioa sinatu du  2008 eta 2009 urteetarako, Kristau Eskola (% 84’13) eta AICE ( % 15’87)

12.000 langileek duten hitzarmen hau, ofizialki datorren maiatzaren 29an sinatuko da.

Negoziazioa 2008ko martxoan hasi zen. 11 hitzarmen mahai behar izan dira gaurko akordiora ailegatu arte, mobilizazio, kontzentrazio eta greba deialdiak barne.

Hitzarmen hau, irakasleen asteko eskola orduen lanaldiaren murriztapenaren konpromesua da, hezkuntza publikarekiko sektorearekin dauden lanaldien ezberdintasunei bidea markatuz.

Musika eskolak erregulatu dira, tutoreentzat plusak ezarri dira, kontratu berrietan perfil egokia izatearen beharra markatu  egin da, enpresen suzesioak erregulatzen dira, etab,,, Guztira 26 artikuluk berriztapenak izan dituzte.

Adosturiko gorakadak bi urteetan honakoak liratekez: Haur Hezkuntzako teknikarientzat %12’72, irakasleentzat %8’37. Aipatzekoa da, irakasle ez direnentzat %11’2ko igoera.

Patronala, hasierako planteamenduei uko egiteari behartuta ikusi da, ELAkegiten zituen planteamenduei hurbilduz

ELAk akordioa ontzat ematen du, langileen lan baldintzen homologazio bideak ezartzen dituelako. Beste sindikatu batzuen lana kritikatu egiten du, orain arte egindako lanagaz, gurea ostopatuz eta patronalari inolako presioa ez egiteagatik.