EAEko Goi Auzitegia Maiatzaren Lehenean manifestazioa egiteko oinarrizko eskubidea murrizten tematzen da
Bilera eta manifestazio eskubidea —parte hartzeko printzipio demokratikoa gauzatzeko bidea— da izatez langileek beren ideia eta aldarriak publikoki adierazteko duten moduetako bat; horregatik ELAk uste du murrizketa hau bereziki larria dela.
ELAk berriro argitu du Maiatzaren Leheneko manifestazioak osasuna bermatzeko neurri guztiekin egingo direla (maskarak, gutxieneko tartea...), kalean, iraupen mugatuz eta aldez aurretik ezarritako ibilbidearen arabera.
Ezarritako murrizketak kontraesanean daude leku berberetara egunero lanera joateko beharrarekin; izan ere, kasu askotan leku itxietan egiten da lana, manifestazioak iraungo duena baino ordu gehiagoz. Horregatik, ELAk nabarmendu du ebazpen judizialak ez duela justifikaziorik, eta neurri ezberdina erabili dela bi kasuetarako.
ELAk langile-klasearekiko konpromisoari eutsiko dio; Maiatzaren Lehena hain egun seinalatua izanik, dei egiten du “Aldaketa garaia da” lelopean izango diren manifestazioetan parte hartzera: Goizeko 11etan Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazatik hasita, eta 11:30ean Bilbon (Jesusen Bihotza), non Mitxel Lakuntza idazkari nagusiak hitzaldia egingo duen; Donostian (Alderdi Eder) eta Iruñean (Gurutze Plaza).