Zornotzako AKT Plasticos S.L.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi du enpresaren aldi baterako lan erregulazioa justifikaziorik gabea izan zela

Ondorioz, etendako kontratuei berriro ekin behar zaie, eta aldi baterako lan erregulazioa aplikatzeagatik kobratutako langabezia prestazioekiko diferentziak edo soldatak ordaindu behar ditu enpresak.
Epai berri hau plantilla lan gatazka betean dela iritsi da enpresa hitzarmenaren negoziazioaren ondorioz; gaur 17. greba eguna beteko dute langileek. Bada, ELA sindikatuak Lan Ikuskaritzaren aurrean salatu du greba egiten ari diren langileak kontratatu berriekin ordezktzen ari direla, eta grebalariei soldatarik ordaindu ez; hori grebarako eskubidearen urraketa argia da. Beraz, ELAk Lan agintaritzari eskatzen dio azkar eta irmo jardun dezala enpresaren jarduera horien aurrean, AKT Plasticos enpresako langileen greba eskubidearen urraketa galarazteko.
Azkenik, ELAk berriro ere dei egiten dio enpresari egoera hori desblokeatzeko eta hitzarmen kolektiboaren negoziazioari berriro ekiteko, enpresa batzordeko langile gehiengoarekin akordio bat lortzeko, lan baldintzak hobetzeko eta lan-gatazkarekin amaitzeko.