EAEko justiziako langileek deitutako grebak jarraipen handia izan du

2006/10/23
Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako justiziako langileek deitutako greba mugagabeak jarraipen handia izan du gaur, urriak 24. Guztira, grebara deitutakoen %75ak erantzun dio deialdiari. Jaurlaritzako beste funtzionarioek duten soldata bera eskatzen dute grebara deitu duten ELA, CCOO, CSI-CSIF, LAB eta UGT sindikatuek.

Beren lan baldintzak eta soldatak Jaurlaritzako maila bereko funtzionarioekin parekatzea eskatzen dute grebara deitu duten sindikatuek. Egun, justiziako langileen soldata Jaurlaritzako maila bereko funtzionarioena baino %12 txikiagoa da. Sindikatuek Eusko Jaurlaritzaren eraginkortasun faltaz nazkatuta daudela azpimarratu dute.