EAEko Justiziako langileen kontzentrazioa

2006/11/08
Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako Justiziako langileek elkarretaratzea egin dute gaur, azaroak 8, EAk Bilbon duen egoitzaren aurrean. Justiziako langileek greba mugagabea hasi zuten urriaren 24an. Jaurlaritzako beste funtzionarioek duten soldata bera eskatzen dute grebara deitu duten ELA, CCOO, CSI-CSIF, LAB eta UGT sindikatuek.

Beren lan baldintzak eta soldatak Jaurlaritzako maila bereko funtzionarioekin parekatzea eskatzen dute grebara deitu duten sindikatuek. Egun, Justiziako langileen soldata Jaurlaritzako maila bereko funtzionarioena baino %12 txikiagoa da. Sindikatuek Eusko Jaurlaritzaren eraginkortasun faltaz nazkatuta daudela azpimarratu dute.