EAEko Lan-arloko Epaitegi Gorenak Bizkaiko Arte Grafikoen hitzarmen kolektiboa baliozkotzat jo du hurrengoa sinatu arte
Arte Grafikoen Bizkaiko Hitzarmen Kolektiboa ez da berritu 2011ko abenduaz geroztik, patronalak sektoreko langileen baldintzak ez hobetzeko duen temagatik, eta lan-erreformaren eta negoziazio kolektiboaren erreformaren puntu guztiak hitzarmenean txertatzeko duen itsukeriagatik. ELAk, sektorean erabateko gehiengoa izanik, uko egin dio proposamen hori onartzeari, aurrera-eragin mugagabea hitzarmenean jasota baitago.
Arte Grafikoen Bizkaiko Elkarteak —CEBEKi elkarturiko patronala— idazki bat aurkeztu zuen uztailaren 5ean Arte Grafikoen, eta Paperaren eta Kartoiaren Manipulazioen Bizkaiko Hitzarmenaren Negoziazio Mahaian. Idazkian adierazten zen aipaturiko hitzarmen kolektiboak indarra galduko zuela uztailaren 7az geroztik, negoziazio kolektiboaren erreformari jarraiki. Halaber, aurrerantzean lan-harremanak Estatuko hitzarmenaren pean eta Langileen Estatutuaren pean geratuko zirela jakinarazten zen
Era berean, uztailaren 7tik aurrera sektoreko enpresa ugarik jakinarazpenak bidali zizkieten beren langileei gauza bera iragarriz.

ELAk demanda aurkeztu zuen lan-arloko epaitegietan; hitzarmenak, esparru bereko beste batez ordeztu arte, indarrean jarraitzen duela argudiatuz