EAEko udal eta aldundietan lanuzteek jarraitzen dute

2004/06/07
Aste honetan 33 udaletan eta Bizkaiko foru aldundian paroak egingo dira.

Aste honetan zehar EAEko 33 udalerrietan eta Bizkaiko foru aldundian paroak egingo dira tokiko eta foru administrazioko negoziazioaren defentsan. Pasa den astean arrazoi berarengatik 20 udal inguruk paroak egin zituzten. Gipuzkoan Antzuola, Arrasate, Aratxabaleta, Urnieta, Bergara, Astigarraga, Idiazabal, Beasain, Ordizia, Tolosa, Andoain, Urretxu, Zarautz, Zumaia, Getaria, Azpeitia eta Donostia; eta Bizkaian, Mungia, Getxo, Leioa, Berango, Gorliz, Lekeitio, Ondarroa, Gernika, Iurreta, Basauri, Barakaldo, Bilbao, Lea-Artibaiko Mankomunitatea eta Bizkaiko foru aldundiko langileek paroak egingo dituzte. Aste honetan Araban, Agurain eta Barrutiako langileek paroekin bat egin dute. Arabako foru aldundian eta Gasteizko udalean asanbladak egingo dira. Batzar ezberdinetan onartutakoaren arabera lanuzteak ordu eta erdikoak edo egun osokoak izango dira.

Bermejo, Arrigorriaga, Durango eta Amorebietako udaletan besteak beste, euren hitzarmenak negoziatzen hasteko konpromisoak hartu dituzte.
Lanuzteak ELAk eta LABek deitu dituzte EAEko udal eta aldundietako aginte organoak osatzen dituzten alderdi politikoek, euren hitzarmenak negoziatzeari ezetz esan diotelako.

Sindikatuek langile guztientzako KPI gehi 600 euroko soldata igoera eta gutxieneko 18.200 euroko soldata sektoreko prekarietate egoerei aurre egiteko eskatzen dituzte. Sektore publikoan azpinkontratazioaz, kontratetaz, kanporatzeaz eta zerbitzuen pribatizazioaz besteak beste mozorrotuta dator prekarietate hau.