EAEn adostutako aldaketak ez dira batere esanguratsuak

2012/01/30
Hemengo presio fiskala Europako batazbestekoa baino baxuagoa da (BPGd-ren 8 puntu) eta EAEko presio fiskala Europar Batasuneko azkenetako da. Presio fiscal baxuena duten herrialdeak dira egoera txarragoan daudenak, langabezi altuarekin eta gastu sozialaren murrizketa larrienekin.

 

Amaia Muñoa, idazkari nagusiaren ondokoa, Mikel Noval, arlo sozialeko arduraduna eta Idoia Intxaurbe, ikerketa bulegoko kideak Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban adostu diren erreforma fiskalen inguruko iritzia eman dute Bilbon.

 

Amaia Muñoak gogoratu du ELAk mobilizazioak deitu zituela joan zen urteko arazoan eta bide derdinetik jarraitzeko asmoa duela datozen hilabeteotan. “Agintariek fiskalitatearen inguruko eztabaida ezkutatu nahi dute eta hori onartezina da. Beste fiskalitate bat ezinbestekoa da krisi ekonomoari aurre egiteko, bestela murrizketa gehiago eta pobrezia handiagoa izango dugu”.

 Irakurri txostena