EAEn uztailaren 1ean indarrean sartuko den sendagaien berrordainketa salatu du ELAk

2013/06/19
Urkulluren gobernuak horrela Rajoyren 2012ko apirileko Errege-Dekretua betearaziko du.Honek esan nahi du herritar guztiei kalte egingo dien beste murrizketa bat ezarri digutela, eta horrek EAEko herritarren bizi-kalitateari eta osasunari eragingo diola, batik bat errentarik urrienak dituzten pertsonei eta gaixo kronikoei.

 

Botikak berrordaindu beharraren ondorioz oro har %40 jartzen zutenek %50 ordainduko dute, eta pentsiodunek %10, errenta mailaren arabera ezarritako tope batekin: hiru kopuru ezarri dira, hileko 8,14 € (urteko diru-sarrerak 18.000 € bitartekoak direnean), 18,32 € (18.000 eta 100.000 € bitarteko sarrerekin) eta 61,08 € (100.000 eurotik gorak errentetan). Hots, sendagaiak batez beste %25 garestituko dira.

Honek esan nahi du herritar guztiei kalte egingo dien beste murrizketa bat ezarri digutela, eta horrek EAEko herritarren bizi-kalitateari eta osasunari eragingo diola, batik bat errentarik urrienak dituzten pertsonei eta gaixo kronikoei.

Neurri honek agerian uzten ditu Eusko Jaurlaritzaren lehentasunak: Rajoyren gobernuak hartutako erabakiei inolako zalantzarik gabe men egin eta betearaztea, horrela herritarren osasunari kalte eginagatik ere. Hain zuzen, gogoratu beharra dago espainiar Gobernuak erabaki hori hartu zuenean EAJ oposizioan zegoela, eta Patxi Lopezi pase forala erabil zezala exijitu ziola; aldarrikapen hau orain erabat ahaztuta geratu da.

Diotenez, 16 eta 20 milioi euro bitartean bilduko dira guztiok jarriko dugun diru honi esker; haatik, jakina da badirela baliabideak lortzeko diru-iturri justuago eta solidarioagoak. Argi dago Urkulluren Jaurlaritzaren gizarte-ereduan aberastasunaren banaketak ez duela tokirik.