Ean izandako lan istripua salatzeko kontzentrazioa

2006/07/25

<p> ELA, LAB, ESK eta STEE-EILAS sindikatuek kontzentrazioa deitu dute gaur, uztailak 26, asteazkena, iragan astean Eako Egoin enpresan izan den lan istripua salatzeko. Ezbeharraren ondorioz, Egoin enpresako langile bat zendu zen. Kontzentrazioa eguerdiko 12:00tan izan da, Egoin enpresaren egoitzaren aurrean. <p>