ELAk salatu egiten du zazpi gazteri ezarritako espetxe zigorra
2015/05/07
ELAk salatu egiten du zazpi gazteri ezarritako sei urtetako espetxe zigorra . Izan ere, atxiloketak “kriminalizazioa hedatzeko estrategia baten parte dira, eta oztopoak jartzen dizkiote gatazka politikoaren konponbideari”.
ELAren iritziz, erabat onartezina da horrelakorik gertatzea, bereziki oinarrizko eskubideak erasotzen direlako eta militantzia politikoa zigortzen delako. Gazte eta beren familiei ezartzen zaien ziurgabetasuna eta aurretiko sarekadak, atxiloketak eta kartzelaratzeek, gure ustetan, helburu dute mugimendu politiko oso baten kikiltzea eta gazte hauek militantziarekiko desafekzioa eta militantzia bera uztea.
ELAk Espainiako gobernuari exijitzen dio Euskal Herrian bere egungo politika berrikusi eta distentsioa sendotu dezan bakera eta normalizazio politikora lagunduko duten beharrezko erabakiak hartuz.