Egin Dezagun Bideak plataformaren deialdiarekin bat egin du ELAk

2011/06/09
ELAk adierazi nahi du bat egingo duela presoen eskubideen alde datorren ekai-naren 12an Bilbon izango den manifesta-zioarekin; deialdia Egin Dezagun Bideak luzatu du, “Eskubide guztiekin, euskal presoak Euskal Herrira” lemapean.

ELAk sarri esan izan du espetxe-politika ezin dela xantaia eta presio politiko arma gisa erabili. Horregatik eskatzen dio Espainiako gobernuari politika hori askatasunik gabe dauden pertsonen eskubideekiko errespetu zorrotzean oinarrituta egin dezala. Zehatzago, sindikatu honek eskatzen du oraintxe bertan amai dadila presoen sakabanatzea, bakartze kasuak eta zigorren luzapena. Halaber, ELAk exijitzen du gaixorik dauden presoak eta beren zigorraren hiru laurden bete dutenak kaleratzea.

ELAren ustez honelako erabakiek, gainera, gure herrian bakezko egoera finkatu eta demokratizatze handiagoa sendotzeko lagungarri izan daitezke. Horixe da, hain zuzen, gizartearen gehiengoak eskatzen duena, adibidez Bilbon joan den urtarrilaren 8an izan zen manifestazioan agerian geratu zen legez.