Egiten ari diren grebaren parte, kanpai eta mahatsekin irten dira kalera Gipuzkoako Ehungintzako langileak

2023/01/01
Urtebete baino gehiago luzatzen ari den negoziazio antzua deitoratzeko eta Hitzarmen duin bat ahal bait arinen lortzeko mobilizazioa arrakastatsua izan da gaur ere. Egoerarekin nazkatuta daude plantillak eta, oraingoz, urtarrilaren 7ra arte jarraituko dute greban, ELAren babesarekin. Sindikatuak patronalaren pasibotasuna salatu du.

Hurrengoak dira lau aldarrikapen nagusiak: lanaldia murriztea, soldatak igotzea, partzialtasuna murrizteko mekanismoak esartzea eta digitalizazioari aurre egiteko herremintak sortzea.