Egoera sozial eta ekonomiari buruzko txostena argitaratu du Manu Robles-Arangiz Fundazioak

2006/12/27
Manu Robles-Arangiz Institutua Fundazioak egoera sozial eta ekonomikoari buruzko txostena argitaratu du. Egoeraren Azterketaren zenbaki honetan, Hego Euskal Herriko enpleguari eta langabeziari buruzko 2006ko hirugarren hiruhilekoko datuak aurkezten dira. Datuok, batez ere, lan-erreformak aldi baterako kontratazioan izan duen eraginari buruzko ondorioak ateratzea ahalbidetzen digute, ondoriook behin-behinekoak badira ere. Txostena webgune honetan bertan eskuratu daiteke.

Propaganda ofizialetik harago, hauxe da errealitatea: orain gertatutakoaren eta aurreko hiruhilekoetan jazotakoaren artean, ez dago inolako diferentziarik. Bestalde, Puntako Gaien atalean, EAEko Foru Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak PFEZan proposatutako erreformari buruz ELAk egiten duen balorazioa argitaratzen dugu: gardentasunik eza eta mozkin gehiago errenta handientzat eta kapital-errententzat. Bat dator, guztiz, instituzio horien ibilbidearekin.