Egun historikoa Bizkaiko merkataritzan

2006/01/05

ELAren Zerbitzuakeko Federazioak historikotzat jo du gaur Bizkaiko merkataritzan deitutako greba eguna. Batetik, grebaren jarraipena oso handia izan da, eta, bestetik, goiz osoan zehar langile ugari mobilizatu dira.

Merkataritza-kateetan jarraipena %90ekoa izan da; merkatal gune txikietan, berriz, jarraipena txikiagoa izan da. Grebarekin bat egin duten saltokien artean Zara, Sabeco, Ercoreca, BM, H&M;, Aceros IMS, Giroa eta Cortefiel daude, besteak beste.

Bizkaiko merkataritzan deitutako greba egunak izan duen jarraipen handiaren lekuko, eguerdian 3.000 bat lagunek hartu dute parte Moyua plazan hasi den manifestazioan.

Gaurko egunak Bizkaiko patronal Cebek-en arrazoibidea bertan behera uzten du. Izan ere, orain arte Cebek-ek beti argudiatu du merkataritzako langileak ez zirela mobilizatzen. Gaurko egunak argi utzi du hori ez dela horrela.