Ezin da negoziorik egin adinekoen zaintzarekin

ELAk, 2019ko urtarrilean, Euskal Autonomia Erkidegoko adinekoentzako egoitza-zentroei buruzko uztailaren 30eko 126/2019 Dekretuak ezarritako langile-falta eta ratioak salatu zituen. Dekretu horrek zuzenean erasotzen dio gure adinekoei eskaintzen zaien eguneroko arretari. Lurralde batean ere ez da egunean 2 ordura iristen zuzeneko arreta.
Banakako arreta egin ahal izateko, baliabide gehiago, langile gehiago eta inbertsio gehiago behar dira. Ezin dugu ahaztu funtsezko zerbitzua dela, eta ezin dela orain arte bezala merkaturatu. Gainera, azpimarratu behar da mendekotasun-profilak eta biztanleriaren zahartzeak eragindako beharrak areagotu direnez, beharrezkoa dela langile-ratioak berrikustea.
Ezin da negoziorik egin gure zaharragoen zainketekin; izan ere, batzuk zainketen kontura aberasten diren bitartean, gero eta prekarioagoak diren langileek egunero ikusten dute nola ezin duten laguntza egokia eman.
Gaur egun, Arabako zahar egoitza pribatuetan, nahiz eta zeharka edo zuzenean diru publikoz finantziatu, langileen egoera guztiz prekarioa da, astelehentik igandera, gau eta egun, lan karga izugarriekin beraien soldata ez da 1.000 eurotara iristen, eta egoera honen erantzule, zerbitzu publiko azpikontratutako enpresen arduradunak dira baina baita ere Arabako Foru Aldundia , Foru Aldundia bait da zerbitzu horren erantzule eta fibnantziazio ahalbieratzen duena.