Egunkariarekin elkartasuna

2009/02/19
ELAk adierazpen askatasunarekin duen konpromisoa aldarrikatu du beste behin, eta auzipetuta dauden lagunei elkartasun osoa helarazi die.

2003ko otsailaren 20an Guardia Zibilek, Juan Del Olmo epailearen aginduz, Euskaldunon Egunkaria itxi zuten. Itxiera hori salatzeko bilkura egingo da Andoaingo Martin Ugalde Parkean otsailaren 20an. ELAren ordezkaritza zabala ere bertan izango da. Komunikazio arduradun Patxi Agirrezabala.