Egunkariaren aurkako epaiketa salatu du ELAk Madrilen

2009/12/15
Adolfo Muñoz “Txiki”, idazkari nagusia, Madrilen izan da Egunkaria-ko auzipetuei sindikatuaren elkartasuna adierazteko. Izan ere, ia zazpi urte ondoren gaur eman zaio hasera Audientzia Nazionalean Egunkariaren aurkako epaiketari.

Muñozek euskara eta euskal kulturaren aurkako epaiketa baten aurrean gaudela eta Audientzia Nazionalaren berezitasuna “agerian geratzen dela eskuin muturretik daztozen eskariei amen egiten zaienean, kasu honetan bezala", adierazi du.