Elkarretaratzea Gasteizen
EH Kapitalari Planto-k deituta, Enpresa Transnazionalen eta Giza Eskubideen Euskal Zentroaren alde batu dira

Euskal Zentroa sortzeko legez besteko proposamena eztabaidatu dute gaur Eusko Legebiltzarrean, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek eskatuta. Ekimen soziala EH Kapitalari Planto! plataformak hasi zuen, gizarte, politika eta enpresa mailan kanpaina bat eginez. Legebiltzarraren aurreko elkarretaratzera batu da ELA ere.
Gasteizeko Legebiltzarraren aurrean bildu dira XXXXXX lagun gaur, 11:30ean, Enpresa Transnazionalen eta Giza Eskubideen Euskal Zentroaren sorreraren alde. EH Kapitalari Planto! plataformak hasi zuen ekimena, gizarte, politika eta enpresa mailan kanpaina bat eginez. Gaurkoan ere, horren alde agertu da Euskal Sindikatua eta elkarretaratzean egon da.