Jaurlaritzaren aurrekontuek egungo beharrei erantzuten ez dietela salatu du EH-ko Kartak, Gasteizen

Horregatik, Kartak eskaera zuzena egin die EAJri eta PSEri, alegia, erreformaren bultzatzaileei: proposamena bertan behera utz dezatela eta Karta osatzen duten eragileek bultzatu zuten HEL-an 50.000 sinadurek baino gehiagok abalatutako eskaerei erantzun diezaietela. Ezkerreko alderdiei, berriz, eskatu diete ez babestea huts egin duen eredua, sakoneko eraldaketa beharrezkoa delako, pobrezia desagerrazariko duen eredu bat behar delako.
"DSBEaren eredua aldatu behar da, murrizketak eginez eta estaldura zabalduz, pobreziari aurre egiteko benetan balio izan dezan. Zentzu horretan, argi dago ez dela nahikoa ezkerreko indarrek lege hau onartzea edo abstenitzea, hain txarra ez izanagatik”, dio Kartak.
Kartak aipatu du bereziki kezkagarriak iruditzen zaizkiola legean jasotzen diren diskurtsoa eta pobrezia kriminalizatzeko neurriak, horiek baitira eskuin muturraren gorroto-diskurtsoak bultzatzen dutenak. Horregatik, gaur egun bizi dugun pobretze mailakatu eta orokortuaren aurrean, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak dio premiazkoa dela diskurtso eta neurri horiei aurre egitea, sakoneko aldaketa baten alde eginez. Ildo horretan, beharrezkoa da ezkerreko alderdi politikoek ere erreforma horren aurka egitea eta eskuineko politikak eta esparru ideologikoa ez babestea.
2023rako aurreikusitako aurrekontuak ez dira nahikoak langile-klasea eta herri-sektoreak pairatzen ari diren pobretze-prozesuari aurre egiteko. Soldatak ez dira KPIaren proportzioan igotzen ari, oinarrizko produktuen prezioak %15 inguru igo dira, osasun-sistema publikoa degradazio-prozesuan dago etengabe, eta hezkuntza publikoak ez ditu baliabide nahiko ikasleen egungo beharrei erantzuteko. Gainera, energia-krisiari erantzun beharrean, oligopolioen irabaziak babesten dira, eta kostuak herritar bizkar utzi dituzte. Horren guztiaren ondorioz, Jaurlaritzak 2023an gastatzea aurreikusten dituen baliabideak ez dira nahikoak egoera horri aurre egiteko.
2022an, Eusko Jaurlaritzak 800 milioi euroko superabita izan zuen arren, eta 2023rako arau fiskalak etenda dauden arren, hau da, administrazioek ez dituzte bete behar urte horietarako defizit publikoaren eta zor publikoaren mugak, Eusko Jaurlaritzak uko egin dio 2023an inbertsio soziala handitzeari. "Hori gutxi balitz, erabaki hori ez dator bat gobernuak berak deskribatzen duen krisi-diagnostikoarekin", kexu dira.
Gainera, ez dago inongo borondaterik erreforma fiskal bati buruz hitz egiteko, mundu osoan gai horri buruz hitz egiten ari den bitartean, eta aurtengo azaroaren 19an Kartaren aldarrikapenetako bat izan den arren. Hori dela eta, aurkeztutako aurrekontua ez da nahikoa eta aurrekontu horrek ez du bermatuko Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak aldarrikatzen duen politika publikoen norabide aldaketa.
Horrez gain, datorren abenduaren 22an EAJ-PSEk bultzatutako DSBEaren erreforma bozkatuko da, ziurrenik Elkarrekin Podemosen aldeko botoarekin eta EH Bilduren abstentzioarekin (iragarri bezala) aurrera aterako da. Erreforma honek, propaganda guztia gorabehera, azken urteetan egindako murrizketak iraunarazten ditu. Hau horrela izanik, DSBE jasotzen duten pertsonek murrizketarik gabe jasoko luketena baino 300€ gutxiagoko diru-sarrerak izango dituzte bermatuta.
Gauzak honela, egoera ahulean dauden pertsonen egoera baino ez du larriagotzen, hala nola, migranteak, emakumeak, langile prekarizatuak edota pentsiodunak.