EHESK-k bat egiten du pentsionistek zein erresidentzietako egoiliarren senideek urriaren 31rako deitutako manifestazioekin

2020/10/29
'Zaintza erdigunera, publikoa eta duina' lelopean pentsionistek zein zahar-egoitzen egoiliarren senideek manifestazioak antolatu dituzte urriaren 31rako Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta herri ekimenak deialdi hauek babesten ditu, eta bertan parte hartzeko deia egiten diete herritarrei.

Erresidentzietan bizi den egoerak argiki uzten du eredu honek ez duela funtzionatzen eta aldaketa ezinbestekoa dela. Ezinbestekoa da zaintza sistema publiko, unibertsal eta doako aldarrikatzea, eta urriaren 31ko manifestazioak aukera bikaina izango dira horretarako.

BILBO: Moyua, 12:00etan

DONOSTIA: Gipuzkoa Plazan, 12:00etan

GASTEIZ: Bilbao Plazan, 12:00etan

IRUÑEA: Misericordia, 12:00etan