Ehun ordezkari inguru bildu dira Santurtzin atzo izandako istripu hilgarria salatzeko

2005/06/22

ELA, LAB, ESK eta STEE-EILASeko ordezkariak Bilboko Portuan bildu dira (Santurtzin) istripu hilgarri hau salatzeko.

24 urteko langile batek bizia galdu zuen laneko istripuan Santurtziko Portuan lanean ari zela. Behargin gazteak, senegaldarra jaiotzez, "In Situ" azpikontratarentzat egiten zuen lan, Ferrovial-Agroman enpresari esleitu zaikion, Pride of Bilbao itsasontziaren atrakalekua egiteko hormigoizko kajoien eraikuntzan. Aipatutako azpikontrata Afer taldearen barruan dago Fonorte, Burdilan, Prelan edo Santanderina de Hormigones, bezala besteren artean.

Hildakoa 12 orduko turnoetan ari zen lanean. ELAk enpresa batzordean eta baita laneko inspekzioan (apirilean) egoera hau salatu zuen. Salaketa honez gain, esleipena zuen enpresari, Ferrovialeri, maiatzean egin zitzaion beste salaketa gehitu behar zaio, obra honetan konpondu ez diren segurtasun arloko huts larriak aurkitu baitzituzten.