Eibarko Egogain eta Tolosako gerontologikoetako kontratako langileek mugagabeko greba bertan behera utzi dute akordioa lortu ondoren

2004/09/29

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eibar eta Tolosako Gerontologikoan pertsonen zaintzean zituen asmoak ezin ditu aurrera eraman, esleipenera azaldu ziren kontratek, mugagabeko greba eta egin diren mobilizaioen aurrean, alde egin dutelako.

Gogoratuz, Cobra enpresak, Aldundiaren oniritziz zera planteatu zuen:

  • Soldaten %30eko murrizketa
  • 186 lanordu gehiago urtean
  • Antzinatasuna, plusak eta baja egoeretan lorturiko eskubideen erabateko galera.

Egoera honetan, Foru Aldundiari gaur egungo kontratari kontratoa luzatzea besterik ez zaio gelditu, eta langileak lehen zituzten lan baldintza berdinak mantentzen dituzte, gainera ordu murrizketarik ere ez egotea lortu dutenez, asistentzia-zerbitzuan orain arteko kalitatea mantenduko da. Guzti hau, subkontratutako pertsonen zaintzean lortu dela adierazi nahi dugu berriro.

Eibarko jangela eta garbiketa zerbitzuetan berriz, mugagabeko greba jarraitzen du, oraindik kaleratutako 8 langileei inongo irteerarik ez zaiolako eman.