Eibarko udalak lantegi eskola itxi nahi du

2011/07/08
Lanbideren finantziazio faltaren aitzakiapean, Eibarko udaletxeak Eibarko Lantegi Eskola itxiko du, udaletxearen esanetan behin-behineko itxiera. Itxiera honek berekin kasu batzuetan azkeneko 20 urtetan lantegi eskolan lanean aritu diren 10 langileren behin-betiko kaleratzea ekarri du.

Lantegi Eskolaren ekintzak INEMaren eta Eibarko udaletxearen finantziazioa jasotzen zuen, aurten, berriz, Lanbideren eskumen aldaketak proiekturako dotazio ekonomikoan atzerapena ekarri du, baina Miguel de los Toyos alkatearen esanetan honek ez du esan nahi finantziaziorik egongo ez denik. 

Honen aurrean alkateak langile guztiei kontratua bukatutzat ematea erabaki du. ELAk behin-behineko finantziazio arazo baten aurrean geundela ikusita Eibarreko udaletxean ordezkaritza sindikal guztiaren babesa izango zuen Supentsioko Enplegu Erregulazio-espedientea aurkezteko eskatu zion alkateari, modu honetan langileen kaleratze definitiboa ekiditen zela pentsatuta eta Eibarko udalarentzat honek inolako kosturik ez zuela adierazi ondoren. Alkatetzak, aldiz, uko egin dio neurri honi, ondorioz, ELAk Eibarreko Lantegi Eskolaren behin-behineko itxiera baino behin-betiko itxiera baten aurrean aurkitzen garela uste du. 

ELArentzat Enplegu-erregulazioa alde guztientzat komenigarria zen neurria zen, alde batetik, langileek lanpostuak mantentzen zituztelako eta, bestetik, udaletxearentzat honek kostu ekonomikorik ez zuelako suposatzen eta herritar guztiek ordaindu beharko duten kaleratze bidegabe baten kalteordaina ekiditen zelako.

Krisi egoera batean, langabezia Eibarren hazten ari den momentu batean, zerbitzu sozial bat desagertarazten dute, ofizio bat ikasiz herritarrak lan merkatuan integratzeko modu bat desagertuta laguntza publiko gabe herritar asko gizarte esklusiora bultzatu dituzte.

ELAk salatu nahi du Eibarko udaletxeak estatuko administrazioen neurri neoliberal berak erabiltzen dituela, hiritarren prestazio sozialak murriztuta, gastu soziala zerbitzu sozialen langileen prekarizazio eta kaleratzeen bitartez murriztuta politikarien soldatak handitzen dituztenean.