Eibarko lan istripuaren aurkako elkarretaratzea

2009/09/18
El Corte Ingles merkaltagunea eraikitzen ari zen langile bat hil zen irailaren 17an, karga-altxagailu batetik zulo batera erori ostean.

Kolpearen ondorioz larri zauritu zen behargina eta larrialdi zerbitzuak istripuaren gunera joan zirenean ezin izan zuten ezer egin haren biziagatik.
Gaur eguerdiko 12:30etan elkarretaratzea deitu du ELAk lanean beharrezko segurtasun neurriak betetzen eta berrikusten ez direla salatzeko. Izan ere, igazko uztailean obra horien inguruan Lan Ikuskaritzak baieztatu zuen Gipuzkoako eraikuntzako lan itunaren baldintzak bete gabe kontratatzen zituztela eta horregatik lan istripuak izateko arriskua handia zegoela.

Aurten 51 behargin hil dira lan istripuan Hegoaldean.