EiTB

2009/03/30
Azken asteetan entzun ahal izan dugunez, zenbait politikarik, batez ere PP alderdikoek, kritikak egin dituzte EiTBko langileen azken urteotako lanari buruz.

Hainbestekoak izan dira kritikak, ezen gure erakunde publikoa “fumigatu” ere egin beharko zela esateraino heldu diren.

Ezin dugu isilik geratu ganoragabekeria horiek guztiak entzunda; batetik, egiari eta langileen ohoreari zor zaionagatik, eta bestetik, azken 25 urteetan helburu bakarra izan dugulako: Herri honen eguneroko gorabeherak herritarrei helaraztea zintzotasunez.

ELA-EiTBk, taldeko sindikatu nagusia den aldetik, begirunea eskatzen die alderdi politikoei erakunde honetako profesionalekiko, eta berriro eusten dio bere konpromisoari, EiTB zerbitzu publikoko irrati-telebista anitza izaten jarraitzeko.