EITB Mediako irratietan ordezkarien % 60,8 lortu du ELAk

2023/01/20
Gehiengoa berretsi du Euskal Sindikatuak urtarrilaren 19an egindako hauteskundeetan. Eusko Irratiko lurralde guztietako bozketetan lortu du garaipena: Radio Euskadin, Euskadi Irratian, Gaztean, EiTB Musikan eta Radio Vitorian. 23 ordezkari daude guztira eta ELAk 14 lortu ditu.

Atzo egindako hauteskundeekin Eusko Irratiakeko lurralde osoaren irudia osatu zen azkenik, Radio Euskadiko hauteskunde sindikalak 2021eko azaroan izan ziren eta. Ordezkarien mapa begiratuta, zuen lidergotza mantentzea lortu du ELAk beste behin. Bozka gehien jasotako bigarren sindikatua LAB izan da, % 30,4rekin, eta hirugarrena ESK, % 8,7rekin.