EiTBko estilistek baldintzak hobetzeko elkarretaratzea egin dute
EiTBko aurkezleak janzteaz arduratzen diren langileek elkarretaratzea egin dute baldintzak hobetzeko eskatzeko. Langileak Indumentaria Imagen y Estilismo enpresaren bidez aritzen dira lanean, EiTBren azpikontrata baten bidez.
Maiatzetik, soldatekin, lanaldiekin eta txandekin lotutako eskubideak berreskuratzea aldarrikatzen ari dira. Horrez gain, beren eginkizunak murriztu eta aldatu egin direla salatu dute, lanbide kategoriari ez dagozkion zereginetara baztertu dituztelakoan.
Bizkaian sei langilek osatzen duten kolektiboak hilabeteak daramatza enpresarekin negoziatu nahian, beren funtzioak arautzen dituzten protokoloei eta horiei lotutako soldata eta ordutegi baldintzei buruzko akordioak lortzeko. Orain arte emaitzarik izan ez dutenez, mobilizazioekin jarraitzea aztertzen ari dira.