Ekainak 12: manifestazioa murrizketen aurka, Bilbon

2010/05/19
Gehiengo sindikalak deituta, Zapaterok aurreratutako murrizketen eta lan-erreformaren aurkako manifestazioa egingo da ekainaren 12an Bilbon. 'Murrizketarik ez, euskal langileok geure etorkizunaren jabe' lelopean egingo da manifestazioa.

Espainiako gobernu-buruak iragarri dituen neurri antisozialen kontrako jarrera agertu eta berehalakoan erretira ditzala eskatzen dute ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek. Lan-merkatuaren, pentsioen eta negoziazio kolektiboaren inguruan iragartzen diren erreformen aurka honako agiria aurkeztu dute ere gaur sindikatuek.

Irakurri Agiria