Ekainak 19, Ezkerraldea: ELA, prekarietatearen, murrizketa sozialen eta gastu militarren aurkako martxan

2021/06/17
ELAk dei egin dio bere militanteei ekainaren 19an Ezkerraldean prekarietatearen, murrizketa sozialen eta hainbat mugimendu sozial eta sindikalek bultzatutako gastu militarren aurkako martxa berri batean parte hartzera. Martxa eguerdiko 12etan abiatuko da Kasko plazatik, Sestaon, eta Santurtzin amaituko da, Gernika Plazan.