Ekainak 28, EAEko metalgintzako sektorea geban

2004/06/24

Dokumentua irakurri

Adegi, SEA eta Cebek-en egoitzen aurrean elkartu dira ostiral honetan ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuetako ordezkariak hiru lurraldeetako lan hitzarmenen negoziazioa aldarrikatu eta astelehen honetarako deitutako greba eguna bultzatzeko. Hiru hiriburuetako manifestaldietan patronalaren jarrera itxia salatu zuten sindikatuetako ordezkariek.

Adolfo Muñoz, metalgintza alorreko idazakari nagusiak, "ugabazek presioa baino beste hizkuntzarik ez dutela ulertzen" adierazi zuen eta "negoziazio esparruak ez direla sakralizatu behar eta une bakoitzean komenigarriena aukeratu behar dela borrokarako", azpimarratu zuen Bilbon burututako manifestazioan.