Ekainak 29, greba orokorra

2010/06/12
Hala eman du jakitera gehiengo sindikalak murrizketen aurka Bilbon egin duen manifestazioaren ostean: ekainak 29, greba orokorra izango da Hego Euskal Herrian, euskal gehiengo sindikalak deituta.
Manifestazioan bildu diren milaka eta milaka herritarrek argi eta garbi adierazi dute ezinbestekoa dela Zapateroren gobernuak erabaki dituen murrizketei erantzutea.