Ekainak 9, Caballitoko grebarekin elkartasuna

2004/06/06

ELA, LAB, ESK, USO, UTL, CNT, STEE-EILAS eta Hiruk Caballitoko langileekin elkartasun eguna deitu dute ekainaren 9rako, langile hauek 7 hilabete baino gehiago daramatzate greban enplegua mantentzearen alde. Elkartasun egun hau txanda bakoitzeko ordu bateko paroarekin egingo da, 11etatik 12etara (goizekoa), 6etatik 7etara (arratsaldekoa) eta gaueko 2etatik 3etara (gaueko txandan). Arratsaldeko 19:30etan manifestazioa egingo da Bilbao Plazatik haista.

Zuzendaritzaren arabera Jundizera egingo den toki-aldaketak, makina berriak eta txanden aldaketa (lan-ordu gehiago soldata bajuagoengatik), 25 langileen eszedentea ekarriko du. Horrez gain, enpresak kaleratze forma berria abian jarri du, produktibitate bajuarengatikoa, bi langile kaleratze honengatik kaltetuak izan dira jadanik.

Kaleratze traumatikorik ez izatea eta langileak berriro onarturko diztuztenaren garantia exijitzen dute grebalariek.

Gorka Vierge, eskualde arduradunak, ekainaren 9ko jardunaldia langileek patronalaren zorrozkeriari aurre egiten diotenm langileekiko elkartasuna isladatuko du. Irudirik argiena Caballiton badago ere, metala edo zuraren hitzarmenen blokeoan eta Expal edo Newel Iberiako toki-aldatzeetan ere argi ikusten. "Patronala aseezina bihurtu da eta Administrazioen onespena eta sintonia dauka. Aurrez aurre edukiko gaituztela adierazteko balioko du ekainaren 9ak."