Ekainaren 18an, prekaritatearen eta murrizketen aurkako martxa Ezkerraldean

2022/06/07
Ekainaren 18an prekaritatearen, murrizketa sozialen eta gastu militarren aurka egingo den martxan parte hartzeko deia egin dute ezkerraldeko mugimendu sozial eta sindikalek -horien artean dago ELA-. Sestaoko Kasko Plazatik abiatu eta Santurtziko Gernika Plazan amaituko den martxak, besteak beste, prezioen eta gastu militarraren igoera salatu nahi du, biztanleria gero eta pobretuago dagoen une honetan. Gastu soziala handitzearen alde agertu dira, eta gogorarazi dute 2021 izan dela Ibex35eko enpresek historian mozkinik handienak izan dituzten urtea, 54.000 milioi eurotik gorakoak, hain zuzen ere.