Ekainaren 19an kalean izango gara #E19KaleraAtera

2020/06/03
Konfinamendu gogorraren ondoren, kalera ateratzeko deia egin du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak, “osasun krisi bati erantzuteko gai ez den jendarte antolaketa atzean uzteko”. Azaldu dutenez, “pertsonak, komunitateak eta planeta babestea lehenetsi behar da, ez merkatua, etekin ekonomikoa eta jabetza pribatua”. Langile eta herri sektoreen interesak erdigunean jartzeko unea da dela berretsi dute.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak pertsonak zentroan jarriko dituen sistema aldaketa aldarrikatzeko ekainaren 19rako deitu duen manifestazioak jaso dituen atxikimenduak aurkeztu ditu Bilbon, Arriaga Plazan. 

Manifestazioaren atarian, `Etxean geratu naiz. Orain kalera aterako gara. Burujabetza bizitzak sustengatzeko LEHENIK BIZITZA!´ lemapean eragile ezberdinen artean adostutako manifestua aurkeztu dute.

Bilboko Arriaga plazan egindako agerraldian eman dute lehen sinatzaileen berri. 73 izen guztira: batetik, azken hilabeteotan bizitzaren aldeko borrokan nabarmendu diren sektoreetako langileak daude (osasungintza, zaintza, merkataritza…); eta bestetik, esparru ezberdinetako pertsona ezagunak (kulturgintza, kazetaritza, mundu akademikoa), sindikalgintza eta herri mugimendu anitzetako kideekin batera.

Agerraldian, hilabete hauetan bizitzaren aldeko borrokan lehen lerroan aritu diren sektoreetako langileek eta manifestuari atxikimendua eman dioten pertsona ezagunek hartuko dute parte.

Maiatzaren 29an, Greba Orokorretik 4 hilabete betetzear zeudenean, eman zuen Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak ekainaren 19rako bere asmoen berri.

Manifestua

Atxikimenduak