Ekainaren 19ko greba orokorrarekin gero eta enpresa gehiagok egiten dute bat

2002/06/10
ELA eta LAB ziur daude arrakasta erabatekoa izango dela
ELA eta LAB pozik agertu dira Euskal Herrian ekainaren 19an izango den grebarekin bat egin duen ordezkari sindikal kopuru handia dela-eta: dagoeneko enpresa-batzorde eta pertsonal-batzorde askok eta askok –gutxienik 50 langile duten enpresa eta lantokietakoak– erabaki dute Gobernu espainolak langabeziaren babesean eta beste zenbait arlotan lege-dekretuz ezarri duen erreformari aurre egitea. 19a hurbildu ahala gero eta enpresa gehiagotako langileek adierazi dute greba egiteko erabakia. ELAk eta LABek adierazi dutenez, grebarako oraindik 5 egun falta direla, industria eta zerbitzuetako 715 enpresa eta lantokitako langileek egin dute bat Euskal Herriko deialdiarekin, eta datu honek grebaren arrakasta iragartzen duela irizten diote. Orain arte jasotako atxikimenduen artean zenbait aipatuko dugu jarraian. Araban, grebarekin bat datoz Acería de Alava, Tubacex, Ansa, Daewoo, Gamesa (Fuasa, Moasa, Producciones Aeronáuticas), Eurotools, Saft Nife Ibérica, BBVA, Sapem, Cartonajes Jabar, Ocariz Fundiciones, Lagunketa, Santiago hospitala, Zayer, Banco de Vitoria, Caja Vital taldea, Icoa, Heraclio Fournier, Radio Vitoria, Administrazio Autonomoa (Lakua), Gasteizko Udala, IVEF, IFBS, Arabako Batzar Nagusiak, Osatek, Quavitae, San Viator ikastetxea, Jesús Obrero, Laudio Ikastola, Olabide Ikastola... Bizkaian, Foru-Aldundia, EITB taldea (ETB, Euskadi Irratia eta Radio Euskadi), Deia, Gestamp Bizkaia, Ona Electro-erosión, Amilibia y de la Iglesia, Egaña, Formica Española, Ormazabal, ITP, Mesa, Arteche Hnos., Laminación Vizcaya, Araluce, Transportes Azkar, Tenneco Automotive Ibérica, Smurfit-Nervión, Cementos Rezola, Alconza, Zardoya-Otis Mungia, Matricería Deusto, Mecaner, Agra, Lemona Industrial, Eusko Trenbideak, Metro Bilbao, Incoesa, Troquelerías Irurak, Atofina, Kimberly-Clark, Pastguren, Museo Guggenheim, Grúas Cortasa, Igualatorio Médico-Quirúrgico, Ota Bilbao, Ediciones Deusto, Bilboko Portuko Agintaritza, Bilboko Udala, Basurtuko hospitala, Gas Euskadi, Lauro ikastola... Gipuzkoan, CAF, GSB talde osoa, Altuna y Uria, Construcciones Galdiano, Guascor, Mallas Ucín, Marcial Ucín, Xey, Altos Hornos de Bergara, Obe Hettich, Candy, Pasaban, Astilleros Balenciaga, Opua, Rodisa, Zahor, Hospital Psiquiátrico S. Juan de Dios, Etxe-tar, Talleres Jaso, Elf Atochem, Pasaban,Gara, Egunkaria, Herri Irratia, GKN Ayra Cardan, Grupo Elay, Zahor, Michelin, Bilore, Krafft, Papelera Zikuñaga, Katea, Papresa, Unipapel, Sarriopapel, Savera, Hospital de Gipuzkoa, Hospital del Alto Deba, Donostiako Udala, Foru Aldundia, Políclinica Gipuzkoa, Pasaiako Portuko Agintaritza, Pesa, Orereta Ikastola, Pasaia Lizeoa, Goierriko Herrien Ekintza Fundazioa, Antoniano Ikastetxe Politeknikoa, Pryca (Goierri-Oiartzun)... Nafarroan, Comansa, Lunke Navarra, La Vasco-Navarra, La Burundesa-Ochoa y Cía., Funvera, Savera, Sarriopapel, Gráficas Lizarra, Fiberblade, Viscofan-Urdiain, Industrias San Andrés, Cementos Portland, Iparlat, Francisco de Jaso, Paz de Ziganda eta San Fermin ikastolak...