Ekainaren 19ko greba orokorreko ekitaldiak

2002/06/18
Bilbon, 11.30etan Bilboko hiru puntutatik (Zabalburu plaza, Deustuko zubia eta Jesusen Bihotzeko plaza) abiatuko dira Bizkaiko eskualde desberdinetatik etorritako langileak, eta Gran Vian bilduko dira. 12etan bilkura eta mitina izango dira Gran Vian, Plaza Eliptikotik hasi eta plaza Zirkularrerainoko tartean. Donostian, 12.00etan Pio XII plazatik abiatuko da manifestazioa, eta Konstituzio plazan amaituko da. 12etan, Konstituzio plazan mitina izango da. Gasteizen, 11etan manifestazioa Correos plazatik abiatuko da, eta hirian zehar ibilbidea egin ondoren bertan amaituko da. 12.30etan, mitina Correos plazan. Iruñean, 10etan, Sarasate pasealekutik abiatuko da eta alde zaharrean zehar ibili ondoren manifa, amaia 12etan Sarasaten mitina hasiko da.