Ekainaren 2 eta 3an Caballito grebalarien baraualdia

2005/05/24

Gasteizko Caballito enpresa batzordeak datozen asteotako mobilizazioen egutegi berria jakitera eman du. Besteak beste, greba hasi zenetik urte ta erdi bete denean, ekainaren 2 eta 3an grebalariek baraualdi bat egingo dutela Gasteizko Zaramaga polikiroldegian aurreratu dute. Era berean, ekainaren 3an baraualdiaren amaierarekin batera, manifestazio bat aterako da Bilboko Plazatik arratsaldeko 7etan.

Grebak honez gero 18 hilabete irautearen arrazoia, zuzendaritza negoziaketara behartzea, kaleratu dituen langileak berriz onar ditzala eta grebaren ondorioz ezarri dituen zigorrak bertan behera uztea.