Ekainaren 22an, lanuztea Bulegoen sektorean, lan hitzarmena desblokeatzeko

2022/06/10
ELA, UGT, CCOO, LAB eta Lankide sindikatuek hiru orduko lanuztea deitu dute ekainaren 22an, 10: 00etatik 1: 00etara, Bulegoen sektorearen hitzarmenak bizi duen egoera salatzeko eta patronalari negoziazioa desblokeatzeko presioa egiteko. Lanuzteaz gain, elkarretaratzea eta manifestazioa egingo dira, goizeko 11etan autobus geltoki zaharraren aurrean.

Sindikatuek KPIa igotzea, lanaldia murriztea eta hitzarmena aplikatzeko lehentasuna aldarrikatu dute.