Ekainaren 26an, manifestazioa Bilbon lehen arreta eta Osakidetzaren etorkizunaren alde

ELA, SATSE, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek dei egiten diete Osakidetzako langileei eta herritarrei, oro har, ekainaren 26an, Bilbon, euskal osasun publikoa desegitearen aurka mobilizatzera. Manifestazioa 12:00etan abiatuko da Jesusen Bihotzetik `Lehen arreta desegiteari ez! Salba dezagun Osakidetza!´ lelopean.
Sindikatuek Eusko Jaurlaritzaren estrategia salatu dute, lehen arreta desegin eta gainerako asistentzia-mailak prekarizatu nahi dituelako pribatizazioaren, zerbitzu publikoen aurkako erasoaren eta osasun-aseguru pribatuen negozioaren bidez.