Ekimen Sozialeko Irakaskuntzako Ikastetxeen Lan Hitzarmena sinatu da

2007/04/02
ELA, CCOO, STEE-EILAS eta UGT sindikatuek eta Kristau Eskolak eta AICE patronalek EAEko Ekimen Sozialeko Irakaskuntzako Ikastetxeen Lan Hitzarmena sinatu dute apirilaren 3an. LAB sindikatuak ohizko sinadura atzeratu du. Hitzarmena 2006 eta 2007. urteetarako da.

ELAk akordioa positibotzat ematen du. Bere barruan dauden kolektibo guztien parekatze baldintzak hurbiltzen doazela iruditzen zaigu.

Irakaslegoaren ordu lektiboen murrizketa lortzea ez da posible izan Hezkuntza Departamentuak ahulezia eta lidergo falta erakutsi duelako. Halere, gauzatutako hainbat hobekuntza gure hasierako plataformako puntu asko asetzen ditu. Hauetako batzuk hauek dira:

-Haur hezkuntzako lehen zikloko langileen soldaten ekiparazioa bigarren zikloarekiko.

-2007-2008. kurtsotik aurrera, Hezkuntza Laguntzako Espezialistak, Irakaskuntza Publikoko langileen %95ko soldaten ekiparatzea.

-Langile hauentzat, eta sektorean lana bermatzeko, rekolokazio poltsa eratuko da.

-Haur hezkuntza, 1. zikloa: 10 orduko murrizketa maistrentzat eta 20 orduko murrizketa laguntzaileentzat (2006. kurtsoanez dutena disfrutatu).

-Enpresan iraunkorrak ez diren iharduera guztientzat, lan nahiz zerbitzu jakinetarako kontratuen mugaketa.

-Kasuz kasu, amatasunaren lizentziaren handiagotzea.

-13 eguneko aitatasun baimenaren handiagotzea (baimeneko 5 egunak eta Segurantza Sozialek ordaintzen duen kontratuaren suspenzioaren 13 egunak, guztira 18 egun).

-IRALE eta Eusko Jaurlaritzak ordaindutako beste ikastaroetara joateko baimena derrigortasuna.

-DBHko 1. zikloa eta 2. zikloa: sinatzen dutenak soldaten ekiparatze prozesua garatuko duten konpromezua hartzen dute.

-Jarraipen saria.

-Partzialki ordaindutako baimena (urte sabatikoa).

Aztertzeko geratu diren gaien artean, Administrazioak parte hartu behar baitu, ordu lektiboen murrizketa aurkitzen da.

ELAren proposamen bati esker, sinatu duten guztiak eskola lanaldiaren aldaketa Lan-Hitzarmenean sartzeko konpromezua hartu dute. Hori IBBren bitartez egingo da 2007-2008 kurtsoetarako, baldin eta finantzaketa baldintzak ahalbidetzen duten.

2006. eta 2007.eko soldaten taulak hurrengo ehuneko igoerak dituzte.

SOLDATEN IGOERAK:
2006.eko Lan-Hitzarmena 2007.eko Lan-Hitzarmena

OIN. SOLDATA HIRURT. OINARRIZKO SOLDATA HIRURT.
HAUR hezkuntzako 1. zikloa

Irakaslea 18,78% 13,59% 4,718% 2,5%
Goi mailako teknikaria 21,02% 9,75% 4,718% 2,5%
laguntzailea 22,01% 19,61% 5,10% 2,5%

H.Hko 2. ZIKLOA- LEHEN HEZK. 3,510% 2,020% 4,718% 2,5%
DBH 1. ZIKLOA 3,637% 2,020% 4,824% 2,5%
DBH 2. ZIKLOA-BATX-PRES. ZIK. 4,593% 0,500% 4,770% 2,5%

IRAKASLE EZ DIREN LANGILEAK
Goi mailako tituludunak DBH 2. zikloko irakaslearen igoera
Erdi mailako tituludunak Lehen hezkuntzako irakaslearen igoera
Hezkuntza laguntzako Espezialistak 3,00% 3,00% Urtarrila-abuztua 5% 2,5% Iraila-abendua: 35% 2,5%
Beste irakasle ez diren langileak 3,70% 3,70% 5,10% 2,5%

HEZKUNTZA BEREZIAK 3,70% 3,70% 5,10% 2,5%