Ekimen ugari Euskal Herrian Emakumeen Mundu Martxaren amaiera dela eta

2005/10/17

2005eko Emakumeen Mundu Martxarako Euskal Herriko Plataformak, ekimen zerrenda zabala osatu zuen atzo Gizateriarentzako Emakumeon Guttunaren Erreleboari ongi etorria egiteko eta bere edukia gizarteratzeko. Martxa hau martxoaren 8an hasi zen eta mundu osoa igaro ostean urriaren 17an amaitu zen Burkina Fason. Euskal Herrian ere hainbat ekitaldi izan ziren Emakumeen Mundu Martxaren azken egunean.

Ekitaldi ugari egin ziren Euskal Herri osoan barna. Eguerdian, kontzentrazioak egin ziren Euskal Herriko herri eta hiri askotan. Donostian bilgunea izan zen, Diputazioaren aurrean. Arratsaldeko 19:30ean, manifestazioa egin zen Bilbon.

Bestalde, Mundu Martxako ekitaldiez gain, urriaren 12an bere Barakaldoko etxean hilda aurkitu zuten emakumearen hilketa ere salatuko zen. Aurten, Euskal Herrian, inguruko gizonek hildako zazpigarren emakumea da Barakaldokoa eta Euskal Herriko Plataformak gogor salatu nahi du ekintza hau.