Ekintza sindikalaren kriminalizatzea salatzen du ELAk

2012/06/05
Ekainaren 7an, ostegunez, beste behin epaituko dute Antolin Alcántara, bigarrengo aldiz hilabetean, CIG galiziar sindikatuko Negoziazio Kolektiboaren arduraduna. Bost urteko espetxe zigorraren eskaerari aurre egin beharko dio eta isun ekonomikoari ere, duela urte batzuk Pontevedrako Metaleko Hitzarmenean egindako mobilizazioen harira.

 

Behin eta berriro Estatuko aginteetatik jazarpena, kriminalizatzea eta kondena suertatzen zaio dagoen aginteari aurre egiten dion edonori. Denak balio du borroka sindikala oztopatu eta baldintzatzeko. Beste erakundeak guztiz bestelako trataera jasotzen dute. Besteok aginte eremuak okupatzen dituzten bitartean eta politika publikoak baldintzatzen duten bitartean, langile klaseak aurre egin behar die honelako epaiketa modukoei.

 

ELAk aditzera eman nahi du prozesu hau errefusatzen duela eta salatu egiten du sindikatuen aurkako jardunak, finean askatasun sindikala murriztu eta beldurra ezartzea baitute helburu, bereziki Antolín bezala langile klasearen eskubideak defendatu eta borrokatzen dituztenen aurka.

 

Era berean, gure babesa eman nahi diogu Antolín Alcántarari eta CIG sindikatuari. ELAk argi adierazi nahi du ezerk eta inork ez gaituela gure bidetik baztertuko eta ahaleginak berrituko ditugu CIGekin dugun lankidetza, elkarlana eta borroka bidea sendotzeko beti ere bizi dugun errealitatea eraldatzeko asmoz.